84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera, lehentasuna duten herritarrendako adjudikaziorako

Elizagorriko Udalak, 2023ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hamabost egun balioduneko epea irekitzea laborantzako herri-lurrak adjudikatzeko eskaerak aurkezteko Udal honetan, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen modalitatean.

Interesdunek frogatu beharko dute betetzen dituztela Udal honen laborantzako herri-lurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 14. eta 16. artikuluetako baldintzak, bai eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 154., 158. eta 182. artikuluetakoak ere.

Erabaki hori betetzeko, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, aipatu eskabideak aurkez daitezen.

Elizagorrian, 2023ko martxoaren 22an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2305613