84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 99. artikuluaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2023ko otsailaren 10ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Eraikuntzari buruzko ordenantzaren 99. artikuluaren aldaketa.

Espedientea jendaurrean egon zen hogeita hamar egunez, 2023ko otsailaren 28ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, bai eta Igantziko Udalaren iragarki-taulan ere. Jendaurreko epean ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu.

Horrela bada, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.c) artikuluarekin bat etorriz, behin betiko onetsi da Eraikuntzari buruzko ordenantzako 99. artikuluaren aldaketa.

Eta argitaratu egin da.

Igantzin, 2023ko apirilaren 17an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2306017