2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Udal kirol instalazioetan zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Hasierako onespena
Oltza Zendeako Udalak, 2023ko martxoaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal kirol instalazioetan zerbitzuak emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta bere testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Oltza Zendean, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L2305562