2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASCANTE
Aldaketa, Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 44. artikuluan. Hasierako onespena
Cascanteko Udalak, 2023ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Cascanteko Plan Orokorreko Eraikingintza-ordenantzaren 44. artikuluan.
Ordenantzaren aldaketa Idazkaritzan egonen da jendaurrean, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunean. Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da.
Cascanten, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2305520