84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 5. lurzatian. Behin betiko onespena

Cabanillasko Udalak, 2022ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat katastroko 1. poligonoko 5. lurzatian, Tuterako errepideko 2 zenbakian, Víctor Ayensa Sierrak sustatua.

Hasierako onespena argitaratu zen 2022ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 16an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Cabanillasen, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2305938