84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Jarduera-lizentziaren eskaera.
Etxebizitza eraikin berri bateko instalazioak, garajeak eta trastelekuak

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Iragarki hau argitaratu ondoren, espedientea 20 egun baliodunean egonen da jendearen eskura Idazkaritzan eta esteka honetan: https://sedeelectronica.berriozar.es/wp-content/uploads/2023/04/2023-03-29-proyecto-actividad-clasificada-30-viviendas-p10-artiberri.pdf. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahal dute, eta alegazioak aurkezten ahal dituzte.

Sustatzailea: Plazaetxea Gestión Integral SL.

Jarduera: 30 etxebizitzatarako instalazioak, garajeak eta trastelekuak Artiberri 2 sektoreko P10.1 eta P.10.2 lurzatietan.

Tokia: P10.1 eta P.10.2 lurzatiak (Eunsasi kalea 9 eta Etxabakar kalea 10).

Eskaera hau arautzen du abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak (Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Berriozarren, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkateordea, Mikel Etxeberria Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2305638