2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AIEGI
2023rako karga-tasak
Aiegiko Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldirako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak. Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurretik iragarkia argitaraturik 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean, eta toki erakunde honen iragarki-taulan. Jendaurreko aldia iragan denez inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Argitara ematen da 2023ko ekitaldirako tasa, prezio publiko eta zerga-tasen behin betiko onespena.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
1.–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: katastro-balioaren %0,1979.
2.–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: katastro-balioaren %0,1979.
3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,5.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga (gainbalioa):
–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
–Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15.
5.–Ardantzeko kirol instalazioetako tarifak eta tasak.
Ardantzeko kirol-instalazioetarako hileko tarifa 34,50 euro izanen da.
6.–Ludotekako urteko tasak.
LUDOTEKAKO TASAK UDAN |
| 5 egun astean | Ordutegia | Prezioa orduko |
Seme edo alaba bat | 60,00 euro | 09:00-14:00 | 2,40 euro |
2 seme-alaba | 108,00 euro | 09:00-14:00 | 4,32 euro |
3 seme-alaba | 135,00 euro | 09:00-14:00 | 5,40 euro |
LUDOTEKAKO TASAK NEGUAN |
| Hiruhilekoa | Ordutegia | Prezioa orduko |
Seme edo alaba bat | 90,00 euro | 17:00-19:30 | 1,56 euro |
2 seme-alaba | 120,00 euro | 17:00-19:30 | 2,09 euro |
3 seme-alaba | 150,00 euro | 17:00-19:30 | 2,61 euro |
7.–Autokarabanak aparkatzeko sarreraren tasa: 4 euro.
8.–Azterketa eskubideetarako eta espedientea formalizatzeko tasa: 6 euro.
9.–Erabaki honetan aipatu gabeko karga-tasak izanen dira 2022an aplikatutako berak.
10.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeari jarraikiz (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta hasiko dira aplikatzen 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera.
11.–Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, orok jakin dezan, eta ohartaraztea erabaki honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honako hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera; aldez aurretik, kasua bada, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.
Aiegin, 2022ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.
Iragarkiaren kodea: L2305979