84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Lizentzia eskaera,
instalazio termikoak muntatzen dituen enpresaren biltegiko eta tailerreko jarduerarako

Ondoren zehazten den eskaera jendaurrean jartzen da.

Iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean kontsultatu ahal izan da espedientea, Idazkaritzan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkeztu ahal izanen dituzte.

Sustatzailea: Sertecq mantenimiento integral SL.

Jarduera: instalazio termikoak muntatzen dituen enpresaren biltegia eta tailerra.

Kokapena: Antsoaingo errepidea, 13 F.

Eskaera hori Ingurumenean eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legeak arautzen du.

Antsoainen, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2305502