84. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 19koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez "Campo Estella" alderdiko ondasunak eta eskubideak desjabetzeko prozedura baten tramitazioa abiarazten baita, honako proiektu honek ukitzen baititu: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektua Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketari buruzkoa da.

Nafarroako Gobernuak, 2013ko irailaren 25ean hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzeko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zuen, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak sustaturik (2013ko 195. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 9koa). Irailaren 5eko 102/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planeko jarduketen zerrendan sartzea Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzearen ondoriozko eremu ureztagarria (2012ko 186. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 20koa). Foru dekretu horren bidez, orobat, erabaki zen egin beharreko jarduketen onura publikoa eta interes orokorra deklaratzea, martxoaren 16ko 7/1999 Foru Legearen 3.1 artikuluari jarraikiz.

Nafarroako Gobernuak 2017ko uztailaren 19an hartutako Erabakiaren bidez (2017ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 11koa) onetsi zen proiektu hau aldatzeko espedientea: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektuaren xedea da Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazadura aldatzea, batez ere Leringo eta Carcarko udal-mugarteetan. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatu zuen aldaketa.

Nafarroako Gobernuaren 2020ko ekainaren 3ko Erabakiaren bidez (2020ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 11koa), presakotzat deklaratu zen, nahitaez desjabetzearen ondorioetarako, honako proiektu honen lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektua Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketari buruzkoa da. Aguas de Navarra SA sozietate emakidaduna da desjabetzearen onuraduna.

Lurralde Kohesiorako kontseilariaren ekainaren 22ko 32/2020 Foru Aginduaren bidez abiarazi zen "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektorialak" –Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketari buruzkoak– ukitutako ondasunak eta eskubideak desjabetzeko prozedura, eta Lurralde Kohesiorako kontseilariaren abuztuaren 21eko 49/2020 Foru Aginduaren bidez onetsi zen behin betiko ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda. Zerrenda hori osatu beharra dago, "Campo Estella" alderdian dauden eta proiektuak ukitzen dituen lurzati batzuekin, hain zuzen; eta horretarako, beharrezkoa da foru agindu honen eranskinean identifikatzen diren ondasun eta eskubideei dagokien desjabetze prozeduraren tramitazioa abiaraztea.

Horrenbestez, bat etorriz Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak emandako txostenarekin eta proposatutakoarekin, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak xedatzen duenarekin,

AGINTZEN DUT:

1. Desjabetze espediente baten tramitazioa abiaraztea, honako proiektu honek "Campo Estella" alderdian ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko: "Nafarroako Ubidearen eta haren eremu ureztagarriaren 1. fasea handitzen duen udalez gaindiko proiektu sektoriala". Proiektua Ega ibaiaren arroa hornitzen duen adarraren trazaduraren aldaketari buruzkoa da.

2. Jendaurrean jartzea, hamabost egun balioduneko epean, ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda. Epe horretan egokitzat jotzen diren oharrak edo alegazioak aurkez daitezke idatziz, eta eranskinean jasotako ondasun eta eskubideen zerrendako okerrak zuzentzeko behar diren datuak eman.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta departamentuaren web-orrian argitaratzea, eta dagokion iragarkia bidaltzea Foru Komunitatean hedapen handiena duten egunkarietako bitara.

4. Foru agindu hau jakinaraztea Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuari, Aguas de Navarra SA sozietate emakidadunari eta Leringo Udalari, eta hura premiatzea haien iragarki taulan argitara dezan.

Iruñean, 2023ko apirilaren 19an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

ERANSKINA

UREZTALURRETAKO JARDUKETEN PROIEKTUA XXVI-EGA 2 SEKTOREAN, NAFARROAKO UBIDEAREN ETA HAREN EREMU UREZTAGARRIAREN 1. FASEA HANDITZEKO. CAMPO ESTELLA ALDERDIA

Ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza

FINKA
ZENBAKIA

TITULARRA

ZORTASUNAREN EZARPENA

ALDI
BATERAKO OKUPAZIOA

KATASTROKO DATUAK

POL.

LURZ.

LABOREA

LERINGO UDAL MUGARTEA

LE-201

José Luis Rolan Mancho

775

5.801

10

1455

A

Ureztalurretako alorra

LE-202

Hammou El Aich Aouissi

23

10

1453

A

Ureztalurretako alorra

LE-203

María Luisa Yanguas Sanchez

421

2.961

10

1452

A

Ureztalurretako alorra

LE-204

Felix Ángel Castillo Celaya

Tomasa Lorente Sanchez

206

1.721

10

1451

A

Ureztalurretako alorra

LE-205

Jesús Maria Chocarro Yanguas

252

1.886

10

1463

A

Ureztalurretako alorra

LE-206

Encarnación Abadia Gorricho

110

10

1464

A

Ureztalurretako alorra

LE-207

Leringo Udalaren herri-lurrak

391

2.935

10

1466

A

Ureztalurretako alorra

LE-208

José Luis Javier Moreno Gorricho

Santiago Moreno Gorricho

19

10

1484

A

Ureztalurretako alorra

LE-209

Hammou El Aich Aouissi

713

10

1483

A

Ureztalurretako alorra

LE-210

Jesús Resa Morales

321

10

1482

A

Olibadia ureztalurrean

LE-211

Francisco Maestu Yerro

230

2.861

10

1481

A

Ureztalurretako alorra

Iragarkiaren kodea: F2306138