83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OTEITZA

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Alkate udalburuaren 2023-0087 Ebazpena, apirilaren 11koa, zeinaren bidez izendatzen baita lan-kontratudun finko bat, liburutegiko arduradun lanpostuan aritzeko, Oteitzako Udalaren zerbitzura.

Oteitzako Udaleko alkate udalburuaren azaroaren 30eko 2022-0175 Ebazpena argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko liburutegi arduradunaren lanpostu hutsa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).

Oteitzako Udaleko alkate udalburuaren martxoaren 9ko 2023-0067 Ebazpenaren bidez, izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpena toki erakundearen web-orrian argitaratu zen.

Merezimendu-lehiaketa amaituta, toki erakundearen web-orrian argitara eman zen puntuaziorik handiena lortu zuen izangaia izendatzeko proposamena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen eta deitutako plazen kopuruan lekua baitzuen.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek deialdian eskatutako betebeharrak betetzen dituela. Horregatik, bidezko da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horiek horrela, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT

Lehena.–Juana María Unanua Aramendia izendatzea lan-kontratudun finko, liburutegiko arduradunaren lanpostuan aritzeko, Oteitzako Udalaren zerbitzura.

Bigarrena.–Liburutegiko arduradunaren lanpostu hutsa esleitzea honako honi:

–Izen-deiturak: Juana María Unanua Aramendia.

–Lanpostua: 1.

–Maila: C.

–Araubide juridikoa: Lan-kontratudun finkoa.

–Hizkuntzak: ez.

–Lanaldia: %40.

Hirugarrena.–Izendatutako izangaiak 2023ko apirilaren 12an jabetu behar du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Oteitzako Udaleko lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Oteitzako Udaleko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Oteitzan, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2305675