83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

TAFALLAKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Akats zuzenketa, hauteskunde kanpainako ekitaldietarako lokal ofizial eta toki publikoen argitalpenarena

Oihane Iriarte Rodríguez andreak, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak.

Aditzera ematen du: akats bat atzeman da 2023ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezian, apirilaren 19koan, Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta toki publikoen zerrenda azaltzeko eginiko iragarkian. Hori dela eta, akatsa zuzentzen da argitalpen honen bidez:

Barasoainen, kartelen atalean,

Hau dioen tokian:

"Frutaren plaza, Larralde etxearen fatxada, Doctor Navarro kalearen 9. zenbakia."

Honako hau esan behar du:

"Larralde etxearen fatxada, Doctor Navarro kalearen 9. zenbakia."

Tafallan, 2023ko apirilaren 20an.–Tafallako Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkaria, Oihane Iriarte Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: J2306294