83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EBRO KIROL MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ebro Kirol Mankomunitateak, 2023ko apirilaren 5ean egin bilkuran, 2023ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Castejonen, 2023ko apirilaren 11n.–Mankomunitateko burua, Tarane Lebrero Andreu.

Iragarkiaren kodea: L2305674