83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Cascante, Cintruenigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko martxoaren 14an egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki erakundearen iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork erreklamaziorik egin gabe, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2023ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2305796