83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE, CINTRUÉNIGO ETA FITEROKO UR MANKOMUNITATEA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cascante, Cintruenigo eta Fiteroko Ur Mankomunitatearen Batzarrak, 2023ko martxoaren 14an egin ohiko bilkuran, legez eskatzen den gehiengoa zuela, erabaki zuen 2023ko ekitaldiko plantilla organikoa onestea, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia paratu ondotik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta toki erakundearen ediktu-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, horrek galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar izatea. Hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarrita dagoena (aplikatu beharrekoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluak hara igortzen baitu), bai eta 6/1990 Legearen 271. artikuluan ezarritakoa ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Cintruenigon, 2023ko martxoaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2305795