83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2023ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespen hori argitaratu zen 2023ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 448.450,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 247.550,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 60.500,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 361.540,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.118.040,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 143.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 248.830,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 467.360,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 258.850,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.118.040,00 euro.

Ariben, 2023ko martxoaren 12an.–Batzarreko burua, Karlos Bueno Reka.

Iragarkiaren kodea: L2305867