83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUDAIRIKO KONTZEJUA

Zudairiko izen ofiziala aldatzea. Jendaurreko informazioa

Kontzejuko Batzarrak, 2023ko martxoaren 13an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen herriaren izen ofiziala aldatzeko erabakia, orain arte "Zudaire" zena aurrerantzean izan dadin gaztelaniazko eta euskarazko "Zudairi" izen elebiduna.

Hasierako onespena jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 eta 37.3 artikuluei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zudairin, 2023ko apirilaren 11n.–Kontzejuko burua, Diego Iriarte Osés.

Iragarkiaren kodea: L2305699