83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

23-00594 gora jotzeko errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka

Iragarki honen bidez jakitera ematen da 23-00594 gora jotzeko errekurtsoa jarri dela osoko bilkurak 2023ko otsailaren 23an hartutako erabakiaren aurka, zeinaren bidez behin betiko onetsi baitzen 2023. urterako plantilla organikoa.

Orobat, epatzen dira behar diren pertsona eta erakunde guztiak, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak ukitzen badira errekurtsogilearen uziak baietsiz gero, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Udalaren Idazkaritzan.

Zizur Nagusian, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2305665