83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URRAULBEITI

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea 2023ko otsailaren 23an egin bilkuran onetsi zen hasiera batez, eta argitara eman zen 2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aurrekontua behin betiko onetsi da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 154.000,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 4.500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 36.050,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 132.445,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua: 70.510,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 10.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 407.505,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 110.250,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 164.500,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 29.255,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 103.500,00 euro.

Gastuen aurrekontua, guztira: 407.505,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Urraulbeitin, 2023ko apirilaren 13an.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2305860