83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Orontzeko Udalak, 2022ko azaroaren 25ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa, eta erabakia argitaratu zen 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 16an.

Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsi da 2023. urteko plantilla organikoa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Orontzen, 2023ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Iera Aramburu Alonso.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

1.–Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Sarbidea: erregelamenduaren araberakoa. Egoera: hutsik. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

2.–Lanpostua: administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: lan-kontratuduna. Lanaldia: %80. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik. Maila: D. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Ureta Aizcorbe, Maider. Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %19,72. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Lan-kontratudunak.

Deiturak eta izena: Leiva Hualde, Miriam. Lanpostua: administrari laguntzailea. Maila: D. Egoera: jardunean. Lanpostuko osagarria: %15. Mailako osagarria: %12. Ezkarozeko, Jaurrietako eta Orontzeko Udalen Batasuna.

Iragarkiaren kodea: L2305497