83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

1. eta 2. goranzko doikuntzak 2023ko ekitaldiko aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an, 2023ra luzatutako udal aurrekontuan egindako 1. eta 2. goranzko doikuntzak hasiera batean onesten dituen erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, goranzko doikuntza horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 23. eta 33. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

–1/2023 Igoera:

VI. kapitulua: 135.000,00 euro.

–2/2023 Igoera:

VI. kapitulua: 11.800,00 euro.

Olaztin, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2305509