83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz (dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina), argitara ematen da 2023ko plantilla organikoa, zeina onetsi baitzen 2022ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, aurrekontua hasiera batez onestearekin batera eta bat etorriz uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1190 Foru Legearen 235. artikuluarekin. Halaber, udal honetako lanpostuen zerrenda ere argitaratzen da. Plantillaren hasierako onespena 2023ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Olaibarren, 2023ko apirilaren 4an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostuaren izena: idazkaria, Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasunerako. Buru den udala: Ezkabarteko Udala. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa.

Lan-kontratudunak.

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Lanpostuko osagarria: %22. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Lan-kontratudunak.

Joaquín Lizarraga Sanz: Ezkabarteko eta Olaibarko Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Antzinatasuna: 2018-12-10. Egoera: jardunean. Izaera: kontratu administratiboa.

María Jesús Uriz Villanueva: administrari-ofiziala lanaldi partzialean (30 ordu astean, lanaldi osoaren %81,81). Maila: C. Antzinatasuna: 2001eko ekainaren 1a. Egoera: jardunean. Izaera: lan-kontratu mugagabe ez finkoa, lanaldi partzialean.

Iragarkiaren kodea: L2305516