83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIEREGIKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Oieregiko Kontzejuko Batzarrak, 2023ko apirilaren 1ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2023ko ekitaldirako aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta horiek jendaurrean jartzea ere, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarri bezala.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Oieregin, 2023ko apirilaren 5ean.–Kontzejuko burua, Joxe Nosellas.

Iragarkiaren kodea: L2305644