83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

2023ko aurrekontua betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen 2023ko ekitaldirako aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta erabaki hori argitaratu zen 2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 13an.

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da aldaketa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan agindutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Interesdunen eskura dago aurrekontua betearazteko oinarri aldatuen testu osoa, Cadreitako Udalaren egoitza elektronikoan. Esteka honen bidez eskura daiteke:

https://cadreita.sedelectronica.es/transparency/670cf799-a29c-47c5-8306-00254a6a8691/

Cadreitan, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L2305732