83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIEDAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2023ko ekitaldirako aurrekontuaren eta hura betearazteko oinarrien espedientea hasiera batez onetsi zen 2023ko martxoaren 3ko bilkuran, eta 2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da aurrekontua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat. Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.650,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 23.600,00 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 40.060,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 20.000,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 44.185,00 euro.

Guztira: 130.495,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 600,00 euro.

II. kapitulua.–Gastu arruntak ondasun eta zerbitzuetan: 57.810,00 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 100,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.100,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 62.885,00 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 6.000,00 euro.

Guztira: 130.495,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Artiedan, 2023ko apirilaren 12an.–Kontzejuko burua, M.ª José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: L2305978