83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRAITZAKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Arraitzako Kontzejuko Batzarrak, 2023ko otsailaren 24an eginiko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki-taulan, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten Idazkaritzan, eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta, hala, beteko da haien laburpenak argitaratzeko tramitea.

Arraitzan, 2023ko apirilaren 3an.–Kontzejuko burua, Carlos Amatriain Macaya.

Iragarkiaren kodea: L2305487