83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2023ko martxoaren 30ean egindako bilkuran, aho batez:

–Hasiera batez onestea Aranoko Udaleko 2023ko plantilla organikoa eta langilegoaren zerrenda.

Plantilla organiko hau jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikulu hauetan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 235. artikuluari dagokionez xedatutakoa.

Aranon, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2305566