83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Aranoko Udalak ondoko erabaki hau hartu zuen 2023ko martxoaren 30ean egindako bilkuran:

1. Hasiera batez onestea 2023. urteko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hau betearazteko oinarriak.

2. Bai aurrekontu orokorra eta bai hura betearazteko oinarriak, jendaurrean jarriko dira hamabost egun baliodunetan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, behin betikoz onetsita joko dira, jendeaurreko epea bukatutakoan.

Aditzera ematen da honako artikuluan xedatutakoa betez: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Aranon, 2023ko martxoaren 31n.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2305563