83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2023ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Onetsitako aurrekontua udal bulegoetan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2305586