83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Gora jotzeko 23-00010 errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurkakoa: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Jaso dugu "Cermi Navarra, Comíte de Entidades Representates de Personas con Discapacidad de Navarra" delakoak Nafarroako Administrazio Auzitegian jarri duen 23-00010 errekurtsoa Bidausi Hondakin Solidoen Mankomunitatearen erabaki baten aurka. Erabaki hori 2022ko abenduaren 5eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, eta deialdi hau onetsi zuen: deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagokion lanpostu hutsa oposizio-lehiaketa bidez betetzeko.

Epatzen dira interesdun diren pertsonak edo entitateak, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik zenbatzen hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen interesdun gisa (Iruñeko Iturrama kalea 10). Hori guztia, bat etorriz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez garatzen duen Erregelamendua), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketan.

Garraldan, 2023ko apirilaren 4an.–Mankomunitateko lehendaria, José María Eciolaza Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L2305518