83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BORTZIRIETAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Lekualdatze-lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren otsailaren 24ko 02/2023 Ebazpenaren bidez, deialdiaren oinarriak onetsi ziren lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Deialdia eta haren oinarriak argitaratu ziren 2023ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxaoaren 20an.

Ezarritako epean ez denez eskabiderik aurkeztu aipatu lekualdatze-lehiaketan parte hartzeko, Mankomunitateko buruaren apirilaren 4ko 05/2023 Ebazpenaren bidez honako hau ebatzi da:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu dela lanpostu hutsen lekualdatze-lehiaketa, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoaren arabera (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea).

2. Agintzea ebazpen honen edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, bai eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ediktuen taulan eta web atarian.

3. Aditzera ematea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara.

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

4. Ebazpen honen berri ematea Mankomunitateko Batzarrari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Etxalarren, 2023ko apirilaren 4an.–Mankomunitateko burua, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L2305550