83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

SUNBILLA

23-00014 gora jotzeko errekurtsoa, deialdi honen onespenaren aurka: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Iragarki honen bidez aditzera ematen da 23-00014 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela María Luz Sanzek, "CERMI NAVARRA, Nafarroan Desgaitasuna duten Pertsonen Erakunde Ordezkarien Batzordearen" izenean eta ordezkaritzan, Nafarroako Administrazio Auzitegian, Sunbillako Udaleko alkateak emandako Alkatetzaren 2022ko urriaren 14ko Ebazpenaren aurka (udal osoko akordioa 2022ko urriaren 6ekoa ulertu behar da), deialdi honen onespenarekin loturik: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, uzi horien kontra egiteko. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan –6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa–).

Sunbillan, 2023ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2305583