83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 23-0136 errekurtsoa, deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin lanpostu kopuru gehieneko bat, desinfekzioko mantentze-lanen arduradunena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezian

Deialdian (Iruñeko Udalaren deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin lanpostu bat, desinfekzioko mantentze-lanen arduradunarena), María Begoña Pérez Murillok gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren (26/SG) kontra. Haren bidez onetsi zen aipatutako deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin lanpostu kopuru gehieneko bat, desinfekzioko mantentze-lanen arduradunena, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezian. Erabakia argitaratu zen 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatzen dira, ager daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2305689