83. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Gora jotzeko 23-0165 errekurtsoa, merezimenduen baremoa onestearen kontra, honako hauetan: aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuak, eta deialdiak, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu hutsak, aipatutako prozesuetakoak

Iruñeko Udalean, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuetan ezarritako merezimenduen baremoan, Héctor Alejandro Perez Capillak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 14an hartutako erabakiaren (20/SG) kontra eta azaroaren 22an hartutako erabakiaren (23/SG) kontra, zeinak honako hau baitute hizpide: merezimenduen baremoa onestea, aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuetan, eta deialdiak, merezimendu-lehiaketaren bidez bete daitezen lanpostu hutsak, aipatutako prozesuetakoak. Argitaratu ziren 2022ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie, eta epatzen dira, ager daitezen hamar egun balioduneko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10, Iruña; sarrera, Ezkirotz kaletik); hori guztia, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

Iruñean, 2023ko apirilaren 11n.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2305688