82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

157/2023 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Profesionalen Zerbitzuko buruak emana, zeinaren bidez onesten baita laneko medikuntzako mediku espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 21eko 67/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laneko medikuntzako mediku espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Instituturako. Deialdi hori 2023ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13koan.

Izena emateko epea igaro eta bazterturik ez dagoenez, onartutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen da, eta langileen ordezkariak izendatzen dira kalifikazio epaimahairako.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta haren estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea laneko medikuntzako mediku espezialisten 2 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ebazpen honen eranskinean ageri dena. Lanpostuak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuan aritzeko dira.

2. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko langileek kalifikazio epaimahaian izanen dituzten ordezkariak izendatzea: Yolanda Gregorio López andrea, epaimahaikide, eta Francisco Javier García Ullate jauna, ordezko epaimahaikide.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, eta interesdunei jakinaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin bat.

Iruñean, 2023ko martxoaren 31n.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Ekonomiaren eta Profesionalen Kudeaketarako Zerbitzuko burua, Miguel Garatea Crelgo.

ERANSKINA

Izangai onartuen behin betiko zerrenda

NOPLOIko lekualdatze txanda.

Onartuak:

ARRARAS ZABALZA, RAQUEL

CILVETI GUBIA, MARIA SAGRARIO

ITURGAIZ GORENA, MARIA PILAR

SAGASTI LACALLE, MARIA ANGELES

Estatuko lekualdatze txanda.

Ez dago izangairik txanda honetan.

Iragarkiaren kodea: F2305401