82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Aldaketa, Sunbillako 1. poligonoko 736. partzelako xehetasun-azterketarena. Behin betiko onespena

Sunbillako Udalak, 2023ko martxoaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea aldaketa, Sunbillako 1. poligonoko 736. partzelako xehetasun-azterketarena, Joxe Bidal Ibarra Iriartek eta Ana Jaimerena Irigoienek sustatua.

Xehetasun-azterketa jendaurrean egon zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero (2023ko urtarrilaren 12an, 8 zenbakikoan), eta inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Aipatu erabakia argitaratzen da onetsitako testu arautzailearekin batera, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatuari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sunbillan, 2023ko martzoaren 13an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2305386