82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Eraisteko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne eraberritzerako plan bereziaren 528. oinarrizko unitatean (Misiolariak). Behin betiko onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2023ko martxoaren 27an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 27-MAR-23 (4/US).

Honako espediente honen jendaurreko aldia iragan da: Eraisteko proiektua eta urbanizatzeko proiektua, Iruñeko I. eta II. zabalguneen barne eraberritzerako plan bereziaren 528. oinarrizko unitatean (Misiolariak). Espedientea hasiera batez onetsi zen Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko urtarrilaren 16an egin bilkuran (6/US), eta argitara eman zen 2023ko 23. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 2an. Ikusi da Nedgia Navarra SAk 2023ko urtarrilaren 30ean aurkezturiko alegazioa, eta Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuak 2023ko otsailaren 7an aurkezturikoa; eta Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoek 2023ko martxoaren 17an eman txostenarekin bat, honako hau erabaki da:

1.–Baiestea Nedgia Navarra SAk eta Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuak aurkezturiko alegazioak, erabaki honen hurrengo puntuan onesten den agirian jaso bezala.

2.–Behin betiko onestea "Misiolariak barne eraberritzerako plan bereziaren urbanizazioa", Monte Bajo Empresarial SL sustatzaileak 2023ko martxoaren 10ean aurkeztua.

3.–Sustatzaileari gogoraraztea, obra hasteko akta sinatu aurretik, eta urbanizazioa gauzatzen dela bermatzeko, urbanizazioa kontrata bidez gauzatzeko aurrekontuaren %30eko abala utzi beharko duela Iruñeko Udalean, hots, 115.475,18 euro, Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoen 2023ko martxoaren 17ko txostenean jasota dagoenez.

4.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

5.–Erabaki hau jakinaraztea honako hauei: Luis Irisarri Nagoreri, Monte Bajo Empresarial SLren ordezkaria den aldetik, erantsirik Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoen 2023ko martxoaren 17ko txostenaren kopia, Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nedgiari eta Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuari, erantsirik haien alegazioari emaniko erantzunaren kopia.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2305322