82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Xehetasun azterketa, UA-1.4 unitateko 3A lurzatian eta UA-1 (5-6) unitateko C1 lurzatian. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2023ko martxoaren 15eko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Jacar Logística SLk aurkeztutako xehetasun-azterketa. Haren helburua da determinazio berriak ezartzea Otsagabiko UA-1.4 unitateko 3A lurzatian eta UA-1 (5-6) unitateko C1 lurzatian, 4 etxebizitzako bizitegi-eraikin kolektibo bat eraikitzeko 3A lurzatian, jarraikiz jasota dagoenari Juan Carlos Huarte eta Jesús Araiz arkitektoek idatzitako dokumentazio teknikoan.

Iragarkia 2021eko 293. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean, baita udaletxeko iragarki-taulan ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Otsagabian, 2023ko martxoaren 30ean.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2305760