82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2023ko apirilaren 18an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasiera batez onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan iragarkia paratu ondotik, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori dena, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Milagron, 2023ko apirilaren 19an.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2306134