82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Epatzea, gora jotzeko 23-00340 errekurtsoan, zeinak hizpide baitu gutxieneko zerbitzuak ezartzea greba deialdia dela-eta

Udal honetako alkateak, 2023ko martxoaren 29an, 436/2023 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

Ikusirik gora jotzeko 23-00340 errekurtsoa, Ainara Sagardoy Ezkerrak jarria, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren aurka, zeinak gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitzituen Kirolaren Alorreko greba egunetarako.

Legez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea espedientean jasotako txostenak, gora jotzeko 23-00340 errekurtsoarekin loturik, Ainara Sagardoy Ezkerrak jarri baitu, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren aurka, zeinak gutxieneko zerbitzuak ezartzen baitzituen Kirolaren Alorreko greba egunetarako.

2.–Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea gora jotzeko 23-00340 errekurtsoa, Ainara Sagardoy Ezkerrak jarria, Eusko Langileen Alkartasuna sindikatuaren izenean eta hura ordezkatuz, Alkatetzaren 2023ko urtarrilaren 13ko Ebazpenaren aurka.

3.–Xedatzea ebazpen hau jakinaraz dakiela behar diren pertsona eta entitate guztiei, baldin eta haien eskubide edo interes bidezkoak ukitzen badira errekurtsogilearen nahikariak baietsiz gero, eta haiek epatzea 10 egun balioduneko epean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian.

Burlatan, 2023ko martxoaren 29an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2305152