82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO ETA NABASKOZEKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Mankomunitateko buruak, 2023ko apirilaren 5ean emandako 7/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi du:

Hautapen prozesua bukaturik, Zaraitzuko eta Nabaskozeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-hezitzailearen lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiko kalifikazio epaimahaiak erabaki du, deialdiaren 7.1 oinarriari jarraikiz, Mankomunitatearen iragarki-taulan argitaratzea probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin, eta, horrekin batera, burutza honi igorri dio probak puntuazio altuenarekin gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena. Honako hau da:

M.ª LOURDES ZOCO CÍA

Burutza honek deritzo proposamen hori bat datorrela deialdiaren oinarriekin (2023ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuak, urtarrilaren 19an) eta akatsen zuzenketarekin (2023ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 23an). Horren ondorioz,

EBAZTEN DUT:

1. M.ª Lourdes Zoco Cía izendatzeko proposamena onartzea, egindako hautapen prozesuan puntuazio altuena lortu duen izangaia baita.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ezkarozen, 2023ko apirilaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Maia Ederra Barber.

Iragarkiaren kodea: L2305640