82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARGOTA

Akats zuzenketa, deialdi honetan: deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapena

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren barnean izendapen bati buruzko iragarkia argitaratu zen 2023ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17koan. Hartan akatsa dagoela oharturik, hona hemen zuzenketa. Horrela, "lan-kontratudun finkoen araubidean" dioen tokian, "funtzionarioen araubidean" esan behar du.

Bargotan, 2023ko martxoaren 31n.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2305451