82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

136E/2023 EBAZPENA, apirilaren 5ekoa, Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita "Kolektibo kalteberentzako konektibitate digitaleko bonuak (bonu digitalak) jaulkitzeko programa bat gauzatzeko dirulaguntzen deialdia", Europar Batasunak finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (Next Generation EU). DDBN identifikazioa: 665348.

Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusiak abenduaren 20an emandako 894E/2022 Ebazpenaren bidez, "Kolektibo kalteberentzako konektibitate digitaleko bonuak (bonu digitalak) jaulkitzeko programa bat gauzatzeko dirulaguntzen deialdia" onetsi zen (2023ko urtarrilaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Laguntza horiek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren bidez finantzatzen dira, zeina «Next Generation EU» Suspertze Funtsaren parte baita, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Laguntzak 15. osagaiaren barruan kokatzen dira (Konektibitate digitala, zibersegurtasuna bultzatzea eta 5G zabaltzea), eta C15-I3 neurriaren barruan (Kolektibo kalteberentzako bonu digitalak).

Azaroaren 16ko 989/2021 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (errege dekretu horren bidez onetsi zen autonomia erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei zuzeneko laguntzak ematea kolektibo kalteberentzako bonu digitalak jaulkitzeko programa gauzatzeko, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan), deialdiaren oinarri arautzaileetan zehaztu zen zein diren konektibitate digitaleko bonuen hartzaile izan daitezkeen kolektibo kalteberak, eta onuradun hauek identifikatu ziren:

"5. oinarria.–Laguntzen azken hartzaileak.

Bonu digitalaren emakida izaten ahal dute kolektibo kalteberaren izaera duten pertsonek. Hona hemen haien definizioa:

1. Urteko errenta errenta-eskala honen barnean duen familia batekoa izatea, familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera:

KIDE KOPURUA

ZENBATEKOA

1

< 7.900,44

2

< 10.665,59

3

< 12.640,70

4

< 13.825,77

5

< 15.010,84

6 edo gehiago

< 15.800,88

2. Eskatzailearen helbide fiskala eta zerbitzua eskatzen den helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen barnean egon behar dira.

3. Eskatzaileek irizpide hauetako bat bete behar dute gutxienez:

a. Gaur egun ikasten ari diren ikasleen familiak edo 2021ean eta hurrengo urteetan hezkuntza programa hauetakoren bat egin izanaren titulua edo ziurtagiria jaso duten ikasleen familiak:

I. Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH).

II. Helduen Hezkuntza (HHE).

III. Curriculum Egokituko Programa (CEP).

b. Bereziki kalteberak diren emakumeen taldekoa izatea: genero indarkeriaren biktima direnak, desgaitasuna dutenak, luzaroko langabeak, familia gurasobakar amadunak, pertsona bakarreko etxeetako adineko emakumeak eta emakume migratzaileak."

Aurrerapen Digitalerako Zerbitzuko zuzendariaren 2023ko apirilaren 3ko txostenaren arabera, deialdia ireki zenetik hilabete igaro dela, ikusi da ezen, definitutako irizpideen ondorioz, jasotzen ari diren eskaeren kopurua ez dela espero zena, publikoa asko mugatu delako, eta, gainera, gehienek zuntza dutela jadanik.

Era berean, txostenean adierazten denez, gaur arte ez da proposatu nahi diren aldaketak betetzen ez dituen eskaera bakar bat ere ezetsi, eta, laguntzen onuradunen kopurua handitzeko asmoz –C15.I3 neurrian ezarritakoarekin bat–, beharrezkoa da proposatzen den aldaketa sartzea oinarri arautzaileetan, hau da, 5. oinarri horretan jasotako onuradun izaera zabaltzea.

Zerbitzuaren txostenean adierazten den bezala, aldaketa horren bidez laguntzen onuradun izan daitezkeenen interes orokorrari erantzun nahi zaio, baina horrek ez du esan nahi hirugarrenen interesak urratzen direnik, ez eta dirulaguntzaren izaera edo helburuak funtsean aldatzen direnik ere, eta ez dio eragiten konkurrentzia-printzipioari.

5. oinarriaren aldaketaren funtsa da hartzaile izan daitezkeenak zabaltzea, bazterketa ekonomikoa jasateko arriskuan izanik honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak sartu ahal izateko:

"1. Urteko errenta errenta-eskala honen barnean duen familia batekoa izatea, familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera:

KIDE KOPURUA

ZENBATEKOA

1

< 12.720,00

2

< 15.792,00

3

< 17.988,00

4

< 19.308,00

5

< 20.628,00

6 edo gehiago

< 21.504,00

2. Eskatzailearen helbide fiskala eta zerbitzua eskatzen den helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen barnean egon behar dira.

3. Eskatzaileek irizpide hauetako bat bete behar dute gutxienez:

a. Gaur egun ikasten ari diren ikasleen familiak edo 2021ean eta hurrengo urteetan hezkuntza programa hauetakoren bat egin izanaren titulua edo ziurtagiria jaso duten ikasleen familiak:

I. Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH).

II. Helduen Hezkuntza (HHE).

III. Curriculum Egokituko Programa (CEP).

b. Nafarroako Abentura Digitalaren kanpainako gaitasun digitalei buruzko ikastaroak egin izanaren ziurtagiria jaso duten pertsonak.

c. Bereziki kalteberak diren emakumeen taldekoa izatea: genero indarkeriaren biktima diren emakumeak, desgaitasuna duten emakumeak, luzaroko langabeak diren emakumeak, familia gurasobakar amadunak eta emakume migratzaileak.

d. 65 urtetik gorako pertsonak.

e. Familia ugariak."

Proposatutako aldaketak laguntzen du Nafarroan laguntza-esparru honekin lortu nahi den azken helburua lortzen, hau da, 536 bonu digital ematea.

Horrenbestez, indarra duen legerian ezarritakoarekin bat, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 272/2019 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. "Kolektibo kalteberentzako konektibitate digitaleko bonuak (bonu digitalak) jaulkitzeko programa bat gauzatzeko dirulaguntzak" izeneko deialdiaren 5. oinarria aldatzea. Aurrerantzean, honela idatzita geldituko da.

"5. oinarria.–Laguntzen azken hartzaileak.

Bonu digitalaren emakida izaten ahal dute kolektibo kalteberaren izaera duten pertsonek. Hona hemen haien definizioa:

1. Urteko errenta errenta-eskala honen barnean duen familia batekoa izatea, familia-unitatea osatzen duten kideen kopuruaren arabera:

KIDE KOPURUA

ZENBATEKOA

1

< 12.720,00

2

< 15.792,00

3

< 17.988,00

4

< 19.308,00

5

< 20.628,00

6 edo gehiago

< 21.504,00

2. Eskatzailearen helbide fiskala eta zerbitzua eskatzen den helbidea Nafarroako Foru Komunitatearen barnean egon behar dira.

3. Eskatzaileek irizpide hauetako bat bete behar dute gutxienez:

a. Gaur egun ikasten ari diren ikasleen familiak edo 2021ean eta hurrengo urteetan hezkuntza programa hauetakoren bat egin izanaren titulua edo ziurtagiria jaso duten ikasleen familiak:

I. Oinarrizko Lanbide Heziketa (OLH).

II. Helduen Hezkuntza (HHE).

III. Curriculum Egokituko Programa (CEP).

b. Nafarroako Abentura Digitalaren kanpainako gaitasun digitalei buruzko ikastaroak egin izanaren ziurtagiria jaso duten pertsonak.

c. Bereziki kalteberak diren emakumeen taldekoa izatea: genero indarkeriaren biktima diren emakumeak, desgaitasuna duten emakumeak, luzaroko langabeak diren emakumeak, familia gurasobakar amadunak eta emakume migratzaileak.

d. 65 urtetik gorako pertsonak.

e. Familia ugariak."

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Aldaketa honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2023ko apirilaren 5ean.–Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko zuzendari nagusia, Luis Campos Iturralde.

Iragarkiaren kodea: F2305676