82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

49E/2023 FORU AGINDUA, apirilaren 4koa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, zeinaren bidez handitzen baita deialdi honetarako kreditua: "SEM Dirulaguntza azpiegitura eszenikoetan eta musikaletan inbertitzeko proiektuetarako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren kontura" (Kultura eta Kiroleko kontseilariaren azaroaren 23ko 78E/2022 Foru Aginduaren bidez onetsia). DDBN identifikazioa: 660595.

Kultura eta Kiroleko kontseilariak azaroaren 23an eman 72E/2022 Foru Aginduaren bidez, dirulaguntza honen deialdia onetsi zen: "SEM Dirulaguntza azpiegitura eszenikoetan eta musikaletan inbertitzeko proiektuetarako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren kontura". DDBN identifikazioa: 660595.

Oinarri arautzaileetan, honako hau adierazten da:

3.–Aurrekontu-egozpena, zenbatekoa eta dirulaguntzen muga.

3.1. Laguntza horiek finantzatuko dira Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2023rako gastu-aurrekontuaren kargura, 440.171,18 euroko gehieneko zenbatekoarekin, Nafarroako 2023rako Aurrekontu Orokorretako "SEM dirulaguntzak azpiegitura eszenikoetan eta musikaletan inbertitzeko" izeneko A20002 A2500 7816 335103 partidaren kargura, baldin eta aurrekontu horretan kreditu egokia eta nahikoa badago.

Baimendutako kredituari 100.000 euro gehitzen ahalko zaizkio gehienez ere, partida beraren kargura, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31.3 artikuluko a) letran ezarritako baldintzekin. Zenbateko gehigarri hori erabili ahal izateko, kreditu gehigarria baimendu beharko da foru lege horren 31.3.a) artikuluan adierazten diren gorabeheretako bat gertatzen delako.

Kasu horretan, dagokion gastu espedientea tramitatu ondoren eta beste deialdirik egin behar izan gabe, azkenean erabilgarri dauden kredituak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, dirulaguntzak emateko ebazpena onetsi aurretik. Publizitate horrek ez du ekarriko eskaera gehiago aurkezteko beste eperik irekitzea, ez eta eskaerak ebazteko epea berriz kontatzen hastea ere.

Dagozkion betebeharrak konplitu ondoren, 20.677,06 euroko kreditu erabilgarria dago 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM Dirulaguntzak arte eszenikoetako eta musikako azpiegituretako inbertsioetarako" izeneko A20002-A2500-7816-335103 [PEP: E-21/000407-01] partidan, eta aipatutako deialdian baimendutako zenbatekoa handitzeko erabiliko dira.

Kultur Ekintza Zerbitzuaren txostena eta kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna ikusita.

Horrenbestez, Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 273/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 20.677,06 euro gehitzea deialdi honetarako kredituari: "SEM Dirulaguntza azpiegitura eszenikoetan eta musikaletan inbertitzeko proiektuetarako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientziako Planaren kontura", 2023ko gastu-aurrekontuko "SEM Dirulaguntzak arte eszenikoetako eta musikako azpiegituretako inbertsioetarako" izeneko A20002-A2500-7816-335103 [PEP: E-21/000407-01] partidaren kargura.

2. Foru agindu honek ez du inola ere ekarriko eskaerak aurkezteko epea berriro irekitzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2023ko apirilaren 4an.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F2305681