82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

149E/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia. DDBN identifikazioa: 683855.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 50. artikuluan ezartzen da oinarrizko gizarte zerbitzuen eta horiek ematen dituzten programen finantzaketa Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki erakundeen kontura izanen dela.

Uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten du, oinarrizko gizarte zerbitzuen programen eta finantzaketaren arloan. 5. artikuluan ezartzen du Mendekotasuna dutenei arreta emateko eta haien autonomia sustatzeko programaren edukia, eta, eskaintzen diren beste prestazio tekniko batzuen artean dago Udalaren Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ): udal zerbitzu bat da, zuzenduta dagoena ohiko ingurunean beren oinarrizko premiak betetzeko mugak dituzten herritar guztiei, eta banakako hainbat zerbitzu eskaintzen dituena; aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke zerbitzua, egoera bakoitzaren arabera, eta bilatzen du pertsona bere ingurunean ahalik eta hobekien integratzea, haren autonomia funtzionala handitzea eta bizi kalitatea hobetzea.

Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseiluak eta Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemak hartutako Erabakiak, Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemako zentro eta zerbitzuen akreditazio eta kalitaterako irizpide komunei buruzkoak (Eskubide Sozialetako Estatu Idazkaritzaren 2022ko uztailaren 28ko ebazpenaren bidez argitaratua), VI. tituluan ezartzen du zeindiren etxeko laguntza zerbitzua ematen duten entitate guztiek akreditaziorako bete behar dituzten baldintzak; 27.a) apartatuan adierazten duenez, etxeko laguntza zerbitzua erabiltzaileen nahi, borondate eta egoeretara egokituko da, bai eta haien bizi proiektu eta estilora ere, zerbitzuaren ordutegi, errutina, asteko egun eta egiten diren lan motei dagokienez.

Aztertu da Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalaren txostena, zeinean egokitzat jotzen baita oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei finantza laguntza ematea etxeko laguntza zerbitzuak indartu ahal izateko.

Departamentu honetan Ogasunekoak duen kontu-hartzaile delegatuak horretarako adostasuna eman du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten ahalmenak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutakoak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Onestea oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko 2023ko deialdia.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, foru agindu honen eranskinetan jaso direnak.

3. 1.500.000 euroko gastua baimentzea 2023ko aurrekontuko "Toki erakundeentzako deialdia, etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko planerako" izeneko 900003 91600 4609 231503 partidaren kargura, foru agindu honen konpromisoei aurre egiteko.

4. Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

5. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta aipatu aldizkarian argitaratu arte.

6. Foru agindu hau Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzura, Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Ataleko Kontabilitate Zentrora eta departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegora igortzea, baita Dirulaguntzen Datu Base Nazionalera ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2023ko martxoaren 23an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, María Carmen Maeztu Villafranca.

I. eranskina

Oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Oinarri arautzaileak

1. oinarria. Xedea eta aplikazio-eremua.

1.–Deialdi honen xedea da oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei haien etxeko laguntza zerbitzuak (aurrerantzean, ELZ) indartzeko proiektuetako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea.

2.–Aurreko apartatuan aipatzen diren dirulaguntzen xedea izanen da sustatzea ELZetan arreta eman dadin arratsaldez eta asteburuetan, bai egungo erabiltzaileentzat bai beste batzuentzat, deialdi honetan zehazten diren baldintzetan.

2. oinarria. Aplikatzekoa den araubide juridikoa.

Foru agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzak arautuko dituzte foru aginduan bertan ezarritakoak, oinarri arautzaileek, Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak eta aurrekontu eta dirulaguntzen arloko foru eta estatu mailako gainerako araudi aplikagarriek.

3. oinarria. Laguntzak emateko araubidea.

1.–Agindu honetan arautzen diren laguntzak norgehiagokako araubidean emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

2.–Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak deialdiaren xedeko jarduketak egiteko dirulaguntzak izanen dira.

4. oinarria. Aurrekontu-kontsignazioa.

Dirulaguntzen deialdi honetarako zenbatekoa 1.500.000 eurokoa da, eta 2023ko aurrekontuko "Toki erakundeentzako deialdia, etxeko laguntza zerbitzua zabaltzeko planerako" izeneko 900003 91600 4609 231503 partidaren kargura ordainduko da.

5. oinarria. Erakunde onuradunak.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakundeek jasotzen ahalko dituzte Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3.1 artikuluaren arabera deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak.

6. oinarria. Proiektuen betebeharrak.

Dirulaguntzen onuradun izateko, toki erakundeek ELZa indartzeko proiektu bakar bat aurkeztuko dute, baldintza hauek bete beharko dituena:

a) Deialdi honen 1. oinarrian jasotako xede eta helburuetarako egokia izatea.

b) Deialdi honen esparruan eskaintzen den etxeko laguntza oinarrizko talde profesionaleko familia langileen lanaldia luzatuta ematen ahalko da, Oinarrizko gizarte zerbitzuetako oinarrizko programak eta finantzaketa sistema arautzen dituen uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuaren 1. eranskinari jarraikiz, edo familia langile gehiago kontratatuta.

c) 7. oinarrian deskribatzen diren elementu diruz lagungarrietarako egokia izatea.

d) Gastua 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko azaroaren 15era egitea.

e) Zeharkako kostu diruz lagungarriak ezin izanen dira dirulaguntzaren %15 baino gehiago izan.

7. oinarria. Gastu diruz lagungarriak.

1.–Gastu diruz lagungarritzat hartuko dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak, 6. oinarrian adierazitako epean hasi eta egiten badira.

2.–Egindako gastutzat joko da foru agindu honetan adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu dena.

3.–Lanaldi osoko lanpostu bakoitzeko dirulaguntza: 36.995,21 euro. Modulu hori kalkulatzen da honakoak kontuan hartuta: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileen oinarrizko soldata, lanpostuko osagarri eta maila baliokideak; gizarte segurantzaren zati proportzionala; %13,33, ordezkapen kostuen kontzeptuan; eta aurreko guztien baturaren %15, zeharkako gastuen kontzeptuan.

Zenbateko hori hainbanatuko da kontratatzen den benetako lanaldiaren proportzioan.

4.–Gastu horien justifikazioa 13. oinarrian xedatutakoaren arabera eginen da.

8. oinarria. Dirulaguntzen bateragarritasuna.

1.–Deialdi honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz aparte beste administrazio publiko batzuek, beste entitate publiko zein pribatu batzuek edo norbanakoek, nazionalek edo atzerrikoek, jarduera bera garatzeko ematen dituztenekin. Nolanahi ere, deialdi honi atxikitako langileekin betetzen diren ELZ orduak ezin dira ELK sisteman jaso ez eta oinarrizko gizarte zerbitzuen finantzaketa arruntari egotzi ere.

2.–Ematen diren dirulaguntzen zenbatekoak ez du sekula gaindituko, bakarrik edo beste erakunde edo entitate pribatu zein publiko batzuen laguntzekin edo dirulaguntzekin batuta, diruz lagundutako jardueraren kostua.

9. oinarria. Eskaerak eta eskatutako agiriak aurkeztea.

1.–Eskaerak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak adierazitako epetik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

2.–Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira, Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta. Horretarako, Administrazio Publikoaren eremurako Zerbitzuen atarian argitaratutako fitxa erabiliko da. Fitxa hori Nafarroako Atarian dago eskuragarri (www.nafarroa.eus).

Toki erakundea behin bakarrik sartuko da eskaera aurkezteko; beraz, aldez aurretik, behar bezala sinatuta izan beharko ditu oinarri honetako 3. puntuan adierazitako agiriak. "Tramitatu" botoi espezifikoa erabiliko du. Horrela, eskaera erregistratuta geratuko da. Eskaera egin ondoren, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkeztuko dira agiri osagarriak.

Zuzenketak eta egindako gastuaren justifikazioa ere modu telematikoan aurkeztuko dira erregistro orokor elektronikoaren bidez, Nafarroako Ataritik (www.nafarroa.eus), Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta, horretarako botoi espezifikoak erabiliz.

Erakunde eskatzaileak gaitutako helbide elektronikoa (GHE) izan beharko du, deialdi honekin loturiko jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Toki erakunde batek eskaera bat baino gehiago egiten badu, espediente bakar batean izapidetuko dira.

3.–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen titular diren toki erakunde interesdunek eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dute eskabidea. Sipssnet aplikazioaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen komunikazio atarian egonen da eskuragarri. Eskaeran, besteak beste, baimena emanen zaio Administrazioari kontsultatzeko ea erakundeak egunean dituen indarreko xedapenek ezartzen dizkioten zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Erakundearen legezko ordezkariak sinatuko du, eta honako agiri hauek erantsirik aurkeztu beharko dira:

a) Eskaera orria, eredu normalizatuaren araberakoa.

b) Eranskin hauetako adierazpenak:

a. II. eranskina: betekizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.

b. VI. eranskina: erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, adierazteko hirugarrenen dirulaguntzen edo laguntzen bidezko finantzaketak ez duela jardueraren %100 gainditzen.

c) Ordainketa aurreratua eskatuz gero, erakundeak ziurtagiri bat aurkeztuko du, egiaztatzeko indarreko aurrekontuan ez zegoela deialdi honetan aurreikusitako jardueren xederako partidarik. Era berean, une horretan erakundeak banku-kontuetan dituen saldoak adieraziko dira, ekitaldi horretako diruzaintzaren fluxua, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera hasteko edo ez eteteko dirua behar dela frogatzen duen edozein agiri.

4.–Ez badira eskaerarekin batera nahitaezko agiriak aurkezten, instrukzio organoak erakunde interesdunari eskatuko dio akatsak zuzendu ditzala gehienez ere 10 egun balioduneko epean, eta adieraziko dio eskaera ezetsitzat joko dela horrela egin ezean. Kasu horretan, espedientea artxibatzeko aginduko da, eta dagokionari jakinaraziko zaio, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Orobat, instrukzio organoak deialdia ebazteko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazio edo informazio osagarria eskatzen ahalko du noiznahi, baita oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak goitik behera betetzen direla frogatzekoa ere.

10. oinarria. Prozedura eta organo eskudunak.

1.–Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluarekin bat.

2.–Dirulaguntza hauen prozeduraren antolaketa eta instrukzio lanak Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari dagozkio. Oinarri hauetan "instrukzio organoa" aipatzen delarik, atal horretaz ari da.

3.–Laguntzak emateko prozeduraz ebazteko eskumena Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiak izanen du.

11. oinarria. Eskaera baloratzea eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

1.–Instrukzio organoak baloratuko ditu eskaerak 5. eta 6. oinarrietan ezarritako baldintzetan oinarrituta, eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko du oinarri honetan xedatutakoarekin bat.

2.–Eskaerak 0tik 100 puntura arteko eskala baten arabera baloratuko dira, III. eranskinean adierazitako irizpide objektiboak eta haien haztapena kontuan hartuta.

3.–Dirulaguntzarako eskaera aintzat hartua izateko, programak gutxienez 30 puntu lortu beharko ditu.

4.–Ematen den dirulaguntza erakundeak eskatutako zenbatekoa adinakoa izanen da.

5.–Onesten diren programen balorazioaren ondorioz guztira emateko ateratzen den diru kopuruak aurrekontuko kontsignazio erabilgarria gainditzen duenean, toki erakunde onuradun bakoitzari eman beharreko kopurua mugatuko da, oinarri hauen V. eranskinean jasotzen diren bi adierazleren arabera hainbanatuta:

–Uztailaren 15eko 48/2020 Foru dekretuak oinarrizko gizarte zerbitzuei 2022rako ezarritako oinarrizko talde profesionalaren kostuen finantzaziorako (%50) zenbatetsitako diru kopuruaren %6,5.

–Uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuak 2022rako ezarritako sakabanatze kontzepturako (%50) zenbatetsitako diru kopuruaren %6,5.

Banaketarako irizpide horiek aplikatu ondoren soberakinik badago, erakunderen batek zenbateko txikiagoa eskatu duelako, atal honetan ezarritako irizpideen aplikazioaren arabera zegokiona baino, soberako zenbateko horiek proportzionalki banatuko dira, hurrengo eragiketaren arabera (zuzeneko hirukotearen erregela):

X=

A x B

C

Azalpena: X= Banatu beharreko zenbatekoa.

A= Aurreko banaketaren arabera emandako zenbatekoa.

B= Aurreko banaketa aplikatu ondoren, partidan gelditzen den soberakina.

C= A-n lortutako zenbateko guztien batura.

12. oinarria. Prozeduraren ebazpena.

1.–Dirulaguntza emateko ebazpenean edo ebazpenetan, honako hauek agertuko dira: dirulaguntzak zer erakunderi esleitu zaizkien, laguntzen zenbatekoa, ordaintzeko eta justifikatzeko modua eta epea, eta gainerako eskaerak ezesteko arrazoiak, Dirulaguntzei buruzko arazoaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 21. artikuluan xedatu bezala.

2.–Prozeduraren gaineko ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez ere, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada, interesdunek eskaerak ezetsi egin direla ulertuko dute. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak onartu edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

3.–Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazteko, mezu bat bidaliko da erakundeak horretarako emandako helbide elektronikora.

4.–Berariazko edo presuntziozko ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz.

13. oinarria. Dirulaguntzen justifikazioa aurkezteko modua eta epea.

1.–Deialdi honen erakunde onuradunek aurkeztu beharko dute telematikoki egin dituzten gastuak edo aurreratu zaizkien zenbatekoak justifikatzeko dokumentazioa, erregistro elektronikoaren bidez, Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari zuzenduta, 2023ko azaroaren 15a baino lehen.

2.–Egiaztagiri hauek aurkeztu beharko dira:

–Idazkariaren edo erakundearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan, deialdi honetan emandako dirulaguntzarekin kontratua luzatu zaien familia langileen zerrenda jasoko da, edo, hala badagokio, bakarrik dirulaguntza honen kargura kontratatutako familia langileen zerrenda, hala badagokio egin beharreko ordezkapenak eta gastatutako zenbatekoak barne, baita 7. oinarrian adierazitako baldintzak betetzen direla ere.

–Idazkariaren edo erakundearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiria, gastuari buruzkoa, horretarako emanen den ereduaren araberakoa. Ziurtagiri horretan adierazi beharko da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Programak eta Finantzaketa Sistema arautzen dituen uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretuari atxikitako finantzaketari egotzi zaizkion etxeko laguntzako orduak ez direla sartu dirulaguntzen deialdi honen xede diren laguntza orduetan, eta deialdi honi atxikitako langileekin emandako laguntza orduak ez direla sartu 48/2020 Foru Dekretuan deskribatutako finantzaketa arruntean.

3.–Justifikazioak partzialak edo behin betikoak izaten ahalko dira. Justifikazio partzialen kasuan, aurreko dokumentazioaz gain, idazkariaren edo erakundearen fede publikoa duen pertsonaren ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, egindako gastu guztien zerrenda biltzen duena.

4.–Dirulaguntza aldez aurretik ematen bada baina ez bada aurkezten horren inguruko justifikazio agiririk, erakundeak ordainketa hori itzuli beharko du.

14. oinarria. Emandako dirulaguntzaren ordainketa.

1.–Oro har, ordainketa eginen da erakunde onuradunek justifikatzen dutenean bai jarduera bai egindako gastua foru agindu honetan ezarritako epe eta baldintzetan egin direla. Ordainketa partzialik egotera, horiek ordainduko dira kasuan kasuko gastuak justifikatu ondotik.

2.–Organo deitzaileak ordainketa aurreratua egin dezake, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33. artikuluan ezarri bezala, justifikatzen bada funtsak aldez aurretik behar direla dirulaguntzaren helburuak betetzeko. Horretarako, erakundeak hornidura premia justifikatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, 9. oinarriko 3.c) puntuan ezarritakoaren arabera.

3.–Ordainketa aurreratua egitea bidezkoa den kasuetan, honela jokatuko da:

a) Ematen den dirulaguntza 60.000 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, ordainketa bakarrean ordainduko da dena, aurrerakin gisa.

b) Onarturiko dirulaguntza 60.000 eurotik gorakoa bada, honela ordainduko da: zenbateko osoaren %50, lehen ordainketan, eta beste %50, egindako gastuak justifikatu ondoren.

15. oinarria. Erakunde onuradunen betebeharrak.

1.–Dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren xedea oinarri arautzaile hauetan ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea. Ez da kontzeptu horrengatik esleitutako funtsik erabiltzen ahalko dirulaguntza ematea eragin zuten helburuez bestelako helburuetarako.

b) Diruz lagundutako jarduketak gauzatu direla eta horietan izandako gastu guztiak justifikatzea 13. oinarrian adierazitako frogagiriak aurkeztuz.

c) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen antolamendu juridikoaren arabera eskudun diren bestelako organoek egin beharreko egiaztapen lanak onartzea.

d) Diruz lagundutako jardueraren frogagiriak gordetzea, dokumentu elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede izan daitezkeen bitartean.

e) Helburu bererako beste dirulaguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea dirulaguntzak ematen dituen organoari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta betiere jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen.

f) Jasotako funtsak itzultzea, proiektua gauzatu ezin bada edo dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, edo, hala badagokio, aplikatzekoa den legeriaren arabera justifikatu ez den zatia.

g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien betebehar orokorrak.

2.–Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galduko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

16. oinarria. Dirulaguntzak itzultzea.

1.–Oinarri hauek hizpide dituzten dirulaguntzek Dirulaguntzei buruzko Foru Legean laguntzak itzultzeko ezarritako araubideari eta Foru Komunitateko Administrazioak ematen dituen dirulaguntzei aplika dakizkiekeen gainerako xedapenei jarraituko diete.

2.–Jasotako dirua itzuli beharko da, kasuan kasuko berandutze-interesarekin, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitako inguruabarretako bat gertatzen bada.

3.–Dirulaguntza itzultzeko, dirulaguntzaren organo emaileak ebazpena eman beharko du, dagokion espedientearen instrukzioaren bitartez; horrek ekarriko du jasotako dirulaguntza itzultzea, bai eta kasuan kasuko berandutze-interesak ordaintzea ere, dirulaguntza ordaindu denetik hura itzultzea bidezkoa dela erabaki arteko epeari dagozkionak.

17. oinarria. Arau-hausteak eta zehapenak.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzen onuradun diren erakundeak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloko arau-hauste administratiboei buruz ezarritako zehapen araubidearen menpe egonen dira, eta han ezarritako erantzukizunak izanen dituzte.

Dirulaguntzen arloko zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira, edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

18. oinarria. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoarekin.

II. eranskina

Betekizunak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena

Oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia. Oinarri arautzaileak

.................................................................................................................................. jaun/andreak, nortasun agiri nazionalaren zk.: ............................................., Erakunde honen legezko ordezkari gisa: ......................................................................................, IFK: ................................, helbidea: ..........................................................................................................................................., jakinarazpenetarako helbide elektronikoa: ......................................................................................,

Bere erantzukizunpean adierazten du:

Eskaeran eta harekin batera aurkeztutako agirietan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla.

Erakundeak deialdiaren oinarriak onartzen dituela, laguntzarako eskubidea aitortua izan dakion behar diren betekizunak betetzen dituela eta hori frogatzeko agiriak dituela; agiriok Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiari emanen zaizkio, eskatzen zaionean.

Erakundeak ez duela urratzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik.

(Nolanahi ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimena, eta kasu horretan kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu).

Data eta legezko ordezkariaren sinadura:

III. ERANSKINA

Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak

1. Etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko ordutegiak (50 puntu).

–Etxeko laguntza zerbitzuak arratsaldeko eta asteburuko ordutegian indartzea: 50 puntu.

–Etxeko laguntza zerbitzuak arratsaldeko ordutegian indartzea: 25 puntu.

–Etxeko laguntza zerbitzuak asteburuko ordutegian indartzea: 25 puntu.

2. Lehentasunezko jarduketa eremuak (30 puntu).

Oinarrizko eskualdeko biztanleria osoarekiko, mendekotasuna duten pertsonatzat ofizialki aitortuta dauden pertsonen portzentajea hartuko da kontuan; ehuneko hori Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren 2022rako finantzaketa kalkulatzeko erabiltzen da, uztailaren 15eko 48/2020 Foru Dekretua aplikatuz (IV. eranskinean jasota dago).

–Portzentaje hori %3koa edo handiagoa duten oinarrizko eskualdeak: 30 puntu.

–Portzentaje hori %1,5 eta %2,99 artekoa duten oinarrizko eskualdeak: 20 puntu.

–Portzentaje hori %1,5 baino txikiagoa duten oinarrizko eskualdeak: 10 puntu.

3. Toki erakundeak kofinantzatzen laguntzeko konpromisoa (10 puntu).

–%10eko edo hortik gorako kofinantzaketa: 10 puntu.

–%10etik beherako kofinantzaketa: 5 puntu.

–Kofinantzatzen lagundu gabe: 0 puntu.

4. Irizpide sozialak (10 puntu).

Baloratuko da toki erakundeak onartuta/ezarrita izatea programa hauetakoren bat: emakumeen eta gizonen berdintasun-programak; lana, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko programak; edo kanpoko jokabide oldarkorra prebenitzeko programa/protokoloa.

–Hiru programa ezarrita: 10 puntu.

–Programa bat edo bi ezarrita: 5 puntu.

–Ez du ezarrita programarik: 0 puntu.

IV. ERANSKINA

Mendekotasuna duen pertsonaren aitorpen ofiziala duten pertsonen ehunekoa, oinarrizko gizarte zerbitzuen 2022rako finantzaketaren kalkuluaren arabera

OINARRIZKO ESKUALDEA

MENDEKOTASUNA DUTEN
PERTSONEN %

Allo

%3,44

Altsasu

%2,97

Antzin-Ameskoa

%3,96

Agoitz

%2,43

Aranguren

%1,69

Artaxoa

%3,22

Auritz

%3,22

Barañain

%1,96

Berriozar

%1,39

Buñuel

%3,46

Burlata

%2,68

Zarrakaztelu

%4,27

Cascante

%3,44

Cintruenigo

%2,55

Zizur

%1,33

Corella

%2,59

Doneztebe

%2,35

Eguesibar

%0,92

Elizondo

%3,73

Lizarra

%2,81

Etxarri Aranatz

%2,80

Uharte

%1,86

Irurtzun

%2,61

Izaba

%2,80

Leitza

%2,76

Lesaka

%3,25

Lodosa

%3,54

Los Arcos

%4,97

Noain

%1,81

Erriberri

%3,26

Orkoien

%1,51

Iruña

%2,65

Azkoien

%2,88

Gares

%2,40

Zaraitzu

%3,35

San Adrián

%3,03

Zangoza

%4,16

Tafalla

%3,35

Tutera

%2,57

Ultzama

%2,95

Valtierra

%2,92

Viana

%2,68

Villatuerta

%2,46

Atarrabia

%2,19

V. ERANSKINA

Erreferentziazko adierazleak, 11. oinarriko 5. puntua aplikatuz gero

OINARRIZKO ESKUALDEA

OINARRIZKO TALDE
PROFESIONALAREN KOSTUAREN ZENBATESPENA 2022

SAKABANATZE-KOSTUAREN ZENBATESPENA 2022

Allo

274.384,30

5.735,46

Altsasu

314.296,03

4.881,76

Antzin-Ameskoa

241.547,51

44.302,82

Agoitz

220.855,70

49.134,53

Aranguren

306.566,74

5.114,33

Artaxoa

238.821,56

4.182,53

Auritz

207.928,55

11.444,18

Barañain

526.073,53

0,00

Berriozar

746.819,20

17.328,52

Buñuel

439.277,29

7.291,67

Burlata

567.415,34

0,00

Zarrakaztelu

241.547,51

4.080,40

Cascante

349.517,93

6.757,72

Cintruenigo

322.896,71

4.933,00

Zizur

524.946,42

8.761,75

Corella

409.954,22

6.369,94

Doneztebe

274.384,30

8.080,53

Eguesibar

551.504,79

9.760,13

Elizondo

310.637,64

14.711,20

Lizarra

534.538,36

8.474,55

Etxarri Aranatz

234.432,39

3.977,47

Uharte

313.952,01

10.252,65

Irurtzun

322.896,71

39.749,28

Izaba

230.601,92

4.791,87

Leitza

232.946,83

6.393,60

Lesaka

316.446,20

9.542,33

Lodosa

409.954,22

7.303,47

Los Arcos

230.601,92

5.221,79

Noain

521.637,34

15.437,91

Erriberri

322.896,71

6.948,87

Orkoien

240.320,08

9.676,60

Iruña

6.702.726,74

0,00

Azkoien

444.157,64

7.343,28

Gares

322.896,71

6.549,82

Zaraitzu

197.765,12

4.175,61

San Adrián

456.511,21

7.239,84

Zangoza

322.896,71

40.282,17

Tafalla

417.029,16

13.609,59

Tutera

1.134.830,68

0,00

Ultzama

239.397,34

12.632,20

Valtierra

464.367,84

7.812,66

Viana

232.946,83

4.706,78

Villatuerta

241.547,51

18.402,43

Atarrabia

393.300,32

6.720,70

VI. ERANSKINA

Erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, adierazteko hirugarrenen dirulaguntzen edo laguntzen bidezko finantzaketak ez duela jardueraren %100 gainditzen

Oinarrizko gizarte zerbitzuen titular diren toki erakundeei etxeko laguntza zerbitzuak indartzeko dirulaguntzak emateko deialdia

Izen-abizenak: .................................................................................................................................., nortasun agiri nazionalaren zk.: ................................, erakunde honen legezko ordezkari gisa: ........................................................................................., IFK: ........................................, helbidea: ...........................................................................................................................................,

Bere erantzukizunpean adierazten du:

Hirugarrenen laguntza edo dirulaguntzen baturak (deialdi honetan emandakoak barne) ez du gainditzen jarduketaren kostuaren %100.

Data eta legezko ordezkariaren sinadura:

Iragarkiaren kodea: F2304939