82. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

27/2023 FORU AGINDUA, martxoaren 30ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena Izai Redín Lekunberri jauna, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Bulegoko burua.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Izai Redín Lekunberri jauna, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiko Informazio Sistemen Bulegoko burua.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2023ko martxoaren 30ean.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

Iragarkiaren kodea: F2305437