80. ALDIZKARIA - 2023ko apirilaren 19a - BEREZIA

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

AGOIZKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Zerrenda, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizial eta leku publikoena

Roberto Sierra Gabarda jaunak, Agoizko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak,

Aditzera ematen du: Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 57.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eranskin gisa ematen da argitara hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gorde diren lokal ofizialen eta leku publikoen zerrenda.

Agoitzen, 2023ko apirilaren 17an.–Lehendakaria, Roberto Sierra Gabarda.

Zerrenda, hauteskunde kanpainako ekitaldiak dohainik egiteko gordetzen diren lokal ofizial eta leku publikoena

ARIA.

Kartelak: pilotalekuko paretak eta faroletako besoak.

Lokalak: udaletxeko bilkuren aretoa, egunero, 20:00etatik aurrera.

KASEDA.

Kartelak: udal eraikinetako kanpoaldea eta Ekialdeko plaza, betiere erraz kentzeko moduan jartzen badira, eta itsatsi gabe.

Merkatuko plazan taula berezi bat dago horretarako, udaletxeko etxepean.

Lokalak: Kultur Etxea.

GALIPENTZU.

Kartelak: udalaren jabetzako eraikinetako kanpoaldea.

Lokalak: udaletxeko osoko bilkuren aretoa.

GARRALDA.

Kartelak: kontsultategiko paretak eta faroletako besoak.

Lokalak: udaletxeko bilkura gela, egunero, 20:00etatik aurrera.

NOAIN (ELORTZIBAR).

Kartelak: Jakako errepidea, 4. Errege kalea, 61. Errege kalea, San Frantzisko Xabierkoaren plazaren aurrean. Noaingo Los Arcos kalea, Bidezarra futbol zelaiko sarreraren ondoan. San Migel plaza 5.

Lokalak: Ikustegia Gizarte Etxea (Aireportuko errepidea 1, Noain); hauteskunde kanpainaren egun guztietan, 19:00etatik 21:00etara.

OTSAGABIA.

Kartelak: Blankoa plazan dagoen taula, portxeetan.

Lokalak: Gizarte eta Kultur Etxea, eguna aldez aurretik hartuta; Zatalarrañas kalea z.g.

ZANGOZA.

Kartelak: hiri barneko hainbat tokitan dauden udal karteldegiak.

Lokalak: Kultur Etxeko hitzaldi aretoa, Alfontso Borrokalariaren kalea, 20, Zangoza. Lokala erreserbatzeko, eskaera igorri beharko da honako helbide elektroniko honetara: infocultura@sanguesa.es. Lokala astelehenetik igandera 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara erreserbatzen ahalko da.

TEBAS-MURU ARTEDERRETA.

Kartelak: oholak eta farolak.

Lokalak: ez da lokalik gaitu.

ARANGUREN.

Kartelak:

Lezkairuko etorbidea, Arangurengo biribilgunea: 16+12 = 28 farola. Anaitasuna etorbidea + Mercadona — Mutiloartea bukaera bitarteko tartea: 27+41 = 68 farola. Iruñeko etorbidea: 36 farola. El Soto etorbidea: 33 farola. Mugartea etorbidea: 37 farola. San Txiki kalea: 27 farola. San Saturnino kalea — Eguzki Ezkibel: 48 farola. Ibaialde pasealekua (ingurabidearen paraleloan): 37 farola.

Banderatxoen sistema erabiliko da kartelak zintzilikatzeko.

Propaganda hori astebeteko epean kendu beharko da, hauteskundeak igaro ondoren.

Lokalak: Erabilera anitzeko gela (San Pedro plaza, Mutiloa): 54 lagun. Kultur Etxea (Eguzki plaza. Mutiloa), 162 pertsonarendako lekua.

Bestalde, kanpainako ekitaldiak egiteko (jaimak jartzea...) erreserbatzen diren leku publikoak (igandeetan izan ezik) ibarreko herrietako plazak dira, eta Mutiloan, berriz, honako hauek:

Mutiloa plaza: udaletxeko fatxadaren eta frontoiaren artean. Eguzki plaza: Kultur Etxearen kanpoko aretoaren aurrean, lorategiaren ondoan. Ibaialde pasealekuko plaza: autobus geltokiaren ondoan. Aranguren plaza: eserlekuen eta bidegorriaren artean, autobus geltokiaren ondoren, 12. eta 15. zenbakien artean. Santxiki pasealekua: lakuaren ondoan.

Iragarkiaren kodea: J2306041