8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi transkribatzaile-postu betetzeko. Izendapen-proposamena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2023ko urtarrilaren 9an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2022ko maiatzaren 2ko erabakiaren bidez, deialdi bat onetsi zuen, 2022ko maiatzaren 18ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2022ko maiatzaren 9ko 58. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zena, oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi transkribatzaile-postu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du. Deialdi horretako epaimahaiak izendapen-proposamen bat aurkeztu du 2023ko abenduaren 23an, Fernando Mauleón de Antonio jauna eta Nerea Martín Cestao andrea izangaien alde.

Nafarroako Parlamentuko Langileen Estatutuaren 5. artikuluan eta Nafarroako Parlamentuaren Erregelamenduaren 37. artikuluan ezarritakoarekin bat, ERABAKI DA:

1. Onestea aipatu deialdiko epaimahaiak egindako izendapen-proposamena, Fernando Mauleón de Antonio jauna eta Nerea Martín Cestao andrea (euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna) izangaien aldekoa. Deialdia zen oposizio-lehiaketa bidez Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko bi transkribatzaile-postu betetzekoa, funtzionario-araubidekoak eta C mailakoak. Haietako batek euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du.

2. Fernando Mauleón de Antonio jaunari eta Nerea Martín Cestao andreari eskatzea Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkez dezaten deialdiko 8.3 oinarrian adierazten den dokumentazioa, 30 egun naturaleko epean erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin agintzea.

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 9an.–Lehendakaria, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2300423