8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Jendaurrean jartzea Zurukuaingo UEZUR21 exekuzio unitateko plan partziala

Aditzera ematen da Deierriko Udalak, 2022ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela Zurukuaingo UEZUR21 exekuzio unitateko plan partziala, Gonzalo Azcona Vidaurrek sustatuta. Hori guztia, bete dadin Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez udal bulegoetan, kontsultatu eta alegazioak jarri ahal izateko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Deierrin, 2022ko abenduaren 20an.–Alkatea, Eduardo Lezaun Echalar.

Iragarkiaren kodea: L2217414