8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Aldaketa, Sunbillako 1. poligonoko 736. partzelako xehetasun-azterketarena. Hasierako onarpena

Sunbillako Udalak, 2022ko abenduaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Joxe Bidal Ibarra Iriartek eta Ana Jaimerena Irigoienek Sunbillako 1. poligonoko 736. lursailerako aurkeztutako xehetasun-azterketaren aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean ez badu inork alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Sunbillan, 2022ko abenduaren 22an. - Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2217548