8. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntzetarako deialdia, krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko 2023. urtean. Laburpena

DDBN (identif.): 668528.

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa datu base nazionalean aurki daiteke. Dirulaguntzak (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/668528).

Iruñeko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak 2022ko abenduaren 27an emandako ebazpen bidez, dirulaguntzen deialdi hau onetsi da:

–Dirulaguntzetarako deialdia, krisialdi-egoeran egon edo oso egoera txarreko etxeetan, etxebizitza desegokietan eta beste zenbait egoeratan bizi diren familiei alokairuak ordaintzen laguntzeko. Etxebizitzaren aldeko 2023ko programa.

  • Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.
  • Organo emailea: Gizarte Zerbitzuetako, Komunitate Ekintzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria.
  • Alor kudeatzailea: Gizarte Zerbitzuetako Alorra.
  • Instrukzio-organoa: Dirulaguntza kudeatzen duen alorreko idazkaritza teknikoa.
  • Deialdiaren xedea da ohiko etxebizitzaren alokairuaren parte bat ordaintzeko dirulaguntzak ematea, egoera hauetako batean dauden familia-unitateei:
    • Krisialdi sozioekonomiko egoeran egotea, etxebizitza bat eskuratzeko edo hura mantentzeko zailtasunekin.
    • Infraetxe edo etxebizitza desegoki batean bizitzea.
    • Aterpe-premia dutenendako udal-etxebizitzen erabiltzaile izatea eta bertan egoteko gehienezko denbora agortu izana (3 urte).

Iruñean, 2023ko urtarrilaren 2an.–Zinegotzi ordezkaria, María Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2300157